114 Larrialdi Zenbakia

Sailak/Tags
    raz

    114 zenbakia, gor, itsu, entzumen eta ikusmen ahalmen urritasun egoeretan edota afasia egoeran  diren pertsonei dedikatu larrialdi  zenbakia da, hurbileneko sorospen zerbitzuekin harremenatan sartzeko    

    114  zenbakia, gor, itsu, entzumen eta ikusmen ahalmen urritasun egoeretan edota afasia egoeran  diren pertsonei dedikatu larrialdi  zenbakia da, hurbileneko sorospen zerbitzuekin harremenatan sartzeko, hain zuzen ere ( SAMU, suhiltzaileak, polizia, jendarmeria) , elkarrizketa osoari esker ( bideokonferentzia,, textu/ahotsa, irudiak). Zerbitzua dohainik da, 24/24 orenez, 7/7 egunez. 

    Larrialdi egoera baten lekukoa edo biktima zira ?

    Webgunean edota Urgence 114 aplikazioaren bidez, 114 zenbakiarekin zuzenean harremanetan sar zaitezke : gorrak edo entzumen osoa duten langileek zure egoera kudeatuko dute, hurbilenekoa den larrialdi zerbitzuarekin zuzenean. Larrialdi egoera baten aurrean denbora irabazteko, zure perfila bete dezakezu gaurtik goiti. 

    Argibide gehiagorentzat : https://www.info.urgence114.fr/