Lurraldeko hautetsiek aspaldian egin eskaera azkenean gauzatzen da. 2024ko urriaren 23ko ministro dekretuak Euskal Herriko alokairuak arautzeko baimena ematen zuen. "Horri esker, gehiegizko alokairuen aurka egin dezakegu eta gehiegizko alokairuen igoerei eutsi, familien erosteko ahalmena zaintzeko eta etxebizitza alokatzen errexteko", azaldu zuen Jean-René Etchegarayk, Euskal Elkargoko lehendakariak, joan den urriaren 21ean dispositibo berri hori aurkezterakoan.
Lurraldearen azterketa xehea
Neurria azaroaren 25ean sartuko da indarrean alokairu bidezko etxebizitzen merkatuan tentsio handiak dituzten Euskal Herriko 24 herrietan: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritze, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Jatsu, Lehunzte, Larressoro, Mugerre, Urruña, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Uztaritze eta Milafranga.
Zehazki, beren ondasuna alokatu nahi duten jabeek hainbat irizpideren arabera finkatu erreferentziazko alokairu bat errespetatu beharko dute: kokapena, gela kopurua, tipologia (etxea/apartamentua), alokatze mota (hornitua/hornitugabea) edo eraikuntzaren data. Prezioak hauek sektoreko profesionalekin eta AUDAPeko eta Etxebizitza Informaziorako Agentzia Nazionaleko laguntza teknikoarekinsortu dira.
15 000 €arteko isuna
Neurria alokatze kontratu berritzeen edo epe laburreko kontratuei dagokie. Araudia betetzen ez bada, alokatzaileak jabea seinalatzen ahalko du eta prefetak jabeari alokatze kontratua arauari egokitzea eta, horrela balitz, gehiegi eskuratu dirua alokatzaileari itzulztea galdegiten ahalko dio. Ez balu egiten pertsona fisiko bati 5 000 €-ko isuna ordaintzea galdegiten ahal zaio, eta pertsona juridiko bati 15 000 €koa.
Simulagailu bat alokairuaren prezioa kalkulatzeko.
Euskal Elkargoak, zure etxebizitzari aplikatzen ahal zaion alokairua ezagutu ezazun simulagailu bat eskaintzen dizu online.