Listorren kontra egiteko molde eraginkorretako bat erreginak udaberrian
harrapatzea da, ahulagoak diren garaia baita. Erregina bakoitzak milaka
listorrez osatu kolonia bat sortzeko ahalmena du. Harrapaketa epeak 8 aste
baino ez du irauten udaberrian, otsail bukaeratik maiatz hasierara.
Herrian listorren ugaritzearen aurka borrokatzeko, Tap Trap motako tapoiak banatuko dira urririk 2024ko martxoaren 16an, larunbatarekin, Asiako listorren kontrako Euskal Herriako taldearen erakusmahainean 10:00etatik 12:00etara.
Martxoaren bukaeratik goti herriko etxean urririk atzematen ahalko dituzue.
Asiako listorrak uropako erle eta listorrentzako arriskutsuak dira
Asiako listorren biktima nagusiak, habietatik hurbil diren kofoinak dira.
Larben elikatzeko erleen toraxak gustukoak dituzte, proteina ainitz dituztelako. Horrez gain, erleak estresatzen dituzte eta eritzen dira.
Ingurumenarentzat arrisku bat
Asiako listorrak erleak erasotzeaz gain, tokiko intsektoak ere jaten dituzte ( listafinak, euliak….) …).