Edariak saltzeko baimena eskuratzeko, deklarazio bat edo baimen eskaera bat egin behar da:
- Laborantzari loturiko gertakarien (urtean 2 aldiz, 48 orenez gehienez) edo onetsitako kirol ekitaldien antolatzaileek (urtean 10 aldiz, 48 orenez gehienez) kirol instalazioetan saltzeko baimena, Osasun Publikoaren kodeko L 3335-4 artikulua.
- Gertakaria antolatzen ez duen pertsona edo elkarte batek, azoka, salmenta edo besta publiko baterako (kirol instalazioetan izan ezik),
- Gertakari publikoetan, 1901 legearen araberako elkarteek antolatzen dituzten ekitaldietarako (kirol instalazioetan izan ezik), urtean 5 aldiz gehienez.
Osasun Publikoaren kodeko L 3334-2 artikulua.
Eskaera inprimakia herriko etxean edo hemen atzemanen duzue.
Gertakaria egin baino hilabete bat lehenago itzuli behar da.