Egoera zibila

Sortze bat deklaratu

Bost egun dituzue Herriko Etxean zuen haurraren sortzea deklaratzeko. Desmartxa hori nahitaezkoa da eta sortze akta eskuratzea ahalbidetuko dizue.

Epe hori iraganik, auzi zibilen auzitegiko epai bat beharrezkoa izanen da deklarazioa erregistratzeko. Prozedura horrek hilabeteak har ditzake, eta anartean haurrak ez du egoera zibilik izanen.

Familia-liburu bat eskatu

Familia-liburua ezkontzen diren bikoteei edo ezkonduak ez diren gurasoei (lehen haurra sortzean) banatzen zaie familia-liburua. Familia aldaketa oro erregistratu behar da bertan.

Bigarren familia-liburu baten eskaera egin dezakezue, elebiduna dena (fr/eus), soilik Urruñako herriko etxeak banatu baldin badizue lehen familia-liburua, ezkontzerakoan edo lehen haurra sortzerakoan.

Ezkontza

Urruñan, ezkontzak Herriko etxean ospatzen dira. Ezkongaiek ezkontza dosier bat bete behar dute, herriko etxean eskura daitekeena edota hemen telekargatu.

Bizikidetasunezko hitzarmena (PACS)

Bizikidetasunezko hitzarmena (PACS) adinez nagusiak diren bi pertsonen arteko hitzarmena da, bizi komuna antolatzen duena. Partaideek hitzarmen bat idatzi behar dute lehenik, eta herriko etxean edo notario baten bulegoan erregistratu.

Dosierrari erantsi beharreko dokumentuak:

  • 3 hilabete baino gutxiago dituen sortze akta (kopia osoa edo ziurtagiri-laburtua filiazioarekin)
  • Hitzarmena (hitzarmen pertsonalizatua edo cerfa n°15726*02 inprimakia). Voir le formulaire
  • PACS adierazpen bateratua, ahaidetasun eza, aliantzarik eza eta bizitoki komuna segurtatzen dituen ohorezko adierazpena (cerfa n°15725*03). Voir le formulaire
  • Administrazio publiko batek banaturiko baliozko nortasun agiria (nortasun txartela, pasaportea...) (jatorrizkoa + fotokopia 1)

Dosierra herriko etxeko harreran har dezakezue. Ondotik, hitzarmena izenpetzeko hitzordua hartu behar duzue herriko etxean: 05 59 47 44 44.

Egoera zibileko agiri bat eskatu

Egoera zibileko agiri bat (sortze agiria, ezkontza, heriotza) eskatzea urririk da. Gertakariari dagokion herriko etxean eskatu behar da.