Elgarrekin Mendian

Sailak/Tags
    raz

    2024ko irailaren 29an, igandearekin, Urruñako hiriak Elgarrekin Mendian ekitaldiaren bosgarren edizioa antolatuko du. 

    Elgarrekin Mendian, familian partekatzeko abentura bat da (5 urtetik gorako haurrentzat), 5 km-ko ibilaldia, jarduera ludiko eta kirolez tartekatua: arku-tiroa, orientazio-lasterketa, ahalmen urritasunari buruzko sentsibilizazioa, eta beste zenbait sorpresa...

    Natura ondarearen aurkikuntza, jostetak eta kohesioa izanen dira egun honetako hitz nagusiak.

    Enigma argitzen lagunduko dizuten seinaleak aurkitzen asmatuko ote duzu?

    Ibilbide berria

    Aurten, familiek Ibardingo beste bidexka batzuk deskubritzen ahalko dituzte! Abiatzea eta helmuga mandabideko aparkalekuan eginen dira (Ibardingo lepoaren behealdean dagoen Benta amatxi okindegitik 50 m-ra).

    Ibilaldi osoa seinaleztatua izanen da; familia bakoitzak ibilbidearen mapa bat eskuratuko du, bidexketan barna abiatu aitzin.

    Ibilbide hau egingarria da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, eskura izanen baitute noranahiko ibilgailu berezi bat (eramaileak barne).

    Informazio baliagarriak

    Abiatzeak 10 minutuero, 10:00etatik 14:00etara.

    Dohainik

    Izen-emateak irailaren 27ra arte: 05.59.85.94.26 telefonoan, edo Kirol  eta Gazte Zerbitzuan (Iturbidea Trinketean). Tokiak mugatuak dira!

    Egun osoan zehar, Junior Association elkarteak jateko eta edateko gune bat atxikiko du.