Elikadura iraunkorra: Euskal Herriko elikaduraren desafioaren 4. edizioan parte har ezazu !

Sailak/Tags
    raz

    Hurbileko eta kalitatezko elikadura bati buruz  joan  nahi duzu? Apirilaren 29tik ekainaren 22ra, Déclics alimentation Pays Basque 4. Desafioan  parte hartu ezazu . Sei asteko desafio horri esker,  tokiko eta sasoiko  elikadura osasuntsu bati buruzko lehen urratsak eman  ditzazkezu.

    Udaberria, sasoiko barazki eta fruitu freskoen itzulerarekin, elikadura praktikak hobetzeko momenturik egokiena da. Apirilaren 29tik ekainaren 22ra, CPIE Euskal itsas bazterrak, Euskal Elkargoaren sustengoarekin, Déclics alimentation desafioaren  4. edizioa antolatzen du.

    Erronka: elikadura iraunkor baten alde egitea, erosketak egitetik  hondakinen tratamenduraino, aitzinkontua emendatu gabe, eta praktika berriak barneratuz.

    Iragan urtean, adibidez, parte hartzaileek, zirkuitu motzetan hornituz, egunero sasoiko errezeta bat prestatzeko gomita jaso zuten edota elikadura iraunkorraren aldeko proiektu kolektibo batean engaiatzea animatu ziren.

    Aurten, animazio talde dinamiko batek parte hartzaileak lagunduko ditu, astero bere aholku hoberenak eskainiz. Bestalde, norberak bere praktiken aldaketa eta egin aitzinamenduak "Declics" plataforman segitzeko aukera ukanen du. On line tresna ainitz atzematen ahalko dira. Horrez gain, elkarrekin trukatzeko  eta aholkuak eskuratzeko tarteak antolatuko dira.

    Euskal Herriko biztanle orok parte har dezake, bakarrik edo taldean (familian, lagunen artean, auzokideen artean, lankideen artean, elkargokideen artean...).

    Parte hartzeko baldinzta tekniko barra da, ordenagailu bat, Interneterako konexio bat eta helbide elektroniko bat izatea.

    Izena emateko azken eguna: 2024ko apirilaren 29a, astelehena

    Informazio gehiago nahi baduzue animatzaileekin sar zaitezte harremanetan :

    CPIE Littoral Basque

    Paul Elissalde

    pelissalde@hendaye.com