Elkartasuna

GEUZ (CCAS)
Jatxu Baita etxea
Ama Sokorrikoaren karrika 1
64122 Urruña
Tel.: 05 59 47 95 08
E-maila: secretariat-ccas@mairie-urrugne.fr
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
Asteazkenetan, 14:00-17:00

Urgentziazko laguntza

Edozein argibide eskatzeko, deitu GEUZera: 05 59 47 95 08.

Elikagaien banaketa

Urririk egiten den elikagaien banaketa astearteetan egiten da. Produktuen gehiengoa Baionako Elikagaien Bankutik heldu da eta familia bakoitzari egokituriko saskiak osatzen zaizkio.

Etxebizitza

Urgentziazko 3 etxebizitza ditugu herrian, GEUZak kudeatzen dituenak. Hiri-barnean eta Pausun kokatzen dira. Momentu honetan, Pausuko bi etxebizitzak ezin dira erabili Intzuralde eraikineko obren ondorioz.

Etxebizitza soziala

Etxebizitza sozial bat eskuratu nahi duen orok dosier bat osatu behar du.Paperean bete daiteke edo Internet bidez: https://www.demande-logement-social.gouv.fr/. Desmartxa hori egiteko zailtasunen bat izanez gero, GEUZak dosierraren osaketan lagun dezake kasuan kasu.

Urruñako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak herrian bizi nahi duten eta etxebizitza sozialen eskatzaile diren pertsonen fitxategi bat eguneratzen du. Gomendatzen da, beraz, GEUZari eskaeraren kopia bat helaraztea eta urtero berritzea.

Zure enplegatzaileak % 1-ean kotizatzen badu, Action Logement erakundeari eskaera bat egiten ahal diozue.

Voir le formulaire de demande de logement social.

Janari saltegi soziala

Janari saltegi soziala ostegun arratsaldetan irekitzen da hitzordua hartuz. Denetarik saltzen da prezio apaletan (balorearen % 30ean). Saltegira sartzeko diru-sarrerei loturiko baldintza batzuk bete behar dira. Gizarte langile batek beteriko inprimaki baten bidez lortzen da sarbidea.

Horrez gain, GEUZeko Familia ekonomia sozial aholkulariak aurrekontua kudeatzeko laguntza proposatzen du.

Diru-laguntzak

Gida baimena eta AIGA lortzen laguntzeko dispositiboa Urruñako 17-26 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Gida baimena edo AIGA ordaintzeko diru-laguntza bat errezibitzen da, herriko etxeko zerbitzuetan edo herriko elkarteetan egin lan boluntarioaren truke.

Gida baimena ordaintzeko laguntza

Gida baimena ordaintzeko, laguntza eskuratzeko arrazoiak aurkeztu behar dira: enplegu baten lortzea edo formakuntza profesional batean sartzea. Laguntza hau 18-44 urte bitarteko herritarrei ematen zaie.

Ondoko egoera batean izan behar duzu:

  • Egoera profesional prekarioan egotea (soldata agiriak / lan kontratua)
  • Tokiko Misioaren laguntza ukatea arlo profesionalean sartzeko

Diru-laguntza hau jasotzeko herriko etxeko zerbitzuetan edo tokiko elkarteetan 30 orduko lana justifikatu behar da.

AIGA ordaintzeko laguntza

AIGA ordaintzeko laguntzaren bidez, formakuntzaren erdia, gastuen % 50 bere gain hartzen du herriko etxeak.

Dispositibo hau 18-26 urte bitarteko urruñarrentzat da, oraindik formakuntzarik hasi ez dutenentzat eta errenta zerga ordaintzen ez dutenentzat (edo atxikirik diren etxearen egoeraren arabera).

GINKGO, lotura sozialaren fabrikak

Urruñako GEUZ-a 2023ko irailean abiatu den egitasmo esperimental baten partaidea da. Egitasmoaren helburua adinekoen bakartasun sozialaren kontrako borroka eramatea da.   . 

Europa mailako eta mugazgaindiko Erasmus + programaren baitan garatu egitasmoa da, Españako, Frantziako eta italiako 8 partaide akademiko eta profesional biltzen ditu. .

GINKGO, lotura sozialaren fabrikak, herritarren belaunaldien eta kulturen arteko sozializazio ibilbidearen bidez konponbideak atzeman nahi ditu.