Emazteei dedikatu gertakari horrek, hemengo eta kanpoko artista ainitzen talentua agerian ezartzen du.
Pop folk, country edo rumba/flamenko musika, programazio anitza eskainiko da. Berrikuntza batekin aurten: dantza ere ohoretan ezarria izanen da.
Urruñan inoiz pasa ez diren kantari/talde berriak edo ezagunak, hain zuzen ere.
Kontzertu intimistak, ikuslearekin hurbil edo oholtza handia kontzertu/ikusgarrientzako, bi gune osagarri ezarriak izanen dira.
Egitaraua
Irailaren 28an, larunbatarekin, Julie Rouaulten pop folk doinuek irekiko dute festibala. Ondotik, Cacimbo ahots laukotearen kantu polifonikoek bidaiaraziko dute publikoa. Eguna bukatzeko, Terre Sorore taldeak katalana, korsikera, kreolera-martinika, euskara eta okzitaniera uztartuko ditu errepertorio berean.
Irailaren 29an, igandearekin, Lillia Arozteguik folk eta country doinuak zabalduko ditu. Ondotik, Begiraleak elkarteko emazteek dantza batzuk eskianiko dituzte. Azkenik, Alarma Moreak festibalari bukaera emanen dio, rumba flamenkoaren erritmoan.
Argibide praktikoak :
Kontzertuak urririk
Urruñako elkarteek jatekoa proposatuko dute