« Ernest Cole, lost and found » dokumentalaren estreinaldia

Sailak/Tags
    raz

    Inpakt argazki topaketen baitan, uztailaren 25ean, osteguna, Itsas Mendi zinemak Raoul Pecken 'Ernest Cole, lost and found' filma eskainiko  du.

    2024ko Cannes-eko  Festibaleko Saio Berezian aurkeztua, film-dokumentalak l’Œil d’Or (Urrezko Begia ) saria jaso du.

    Sinopsia

    Ernest Cole hegoafrikarra,  apartheidaren izigarrikeriak mundu osoan erakutsi zituen lehen argazkilaria izan zen. House of Bondage liburua  1967an argitaratu zuen  27 urte besterik ez zituela eta ondorioz New Yorkera  eta Europara erbesteratu behar izan zuen eta erbestean gelditu zen bere  bizitza osoan, erreperioak atzeman ezinez. Raoul Peckek, argazkilariaren bidaiak, oinazeak eta egunerokoan,  mendebaldeko munduak apartheid erregimenaren aitzinean atxikitzen duen  isiltasuna edota berarekin garatu duen konplizitatearen aurrean sentitzen duen haserrea kontatzen digu. Bestalde, 2017an, argazkilariaren, 60.000 negatibo nola aurkitu zirela Suediako banku batean kontatzen digu? 

    Argibideak

    Uztailaren 25a, osteguna, 20:30tan, Itsas Mendi zineman,Urruñako herriko etxearekin partaidetzan.  Filmaren estreinaldi ofiziala: 2024ko abenduaren 25a.