Auzapezen sari handia 

Crédit photo : RMC

Sailak/Tags
    raz

    Auzapezen Sari Handiaren 6. edizioa azaroaren 21ean iragan da.BFMTVk, Eskualdeko BFMek eta RMCk antolaturik, ekitaldiak sei herri irabazleen izenak jakinarazi ditu 250 hautagaitzen artean. Proiektu ausartak eta berritzaileak sariatuak izan dira.

    Urruña "Digitala eta zerbitzuak" kategorian saritua izan da, "Ene karrika pizten dut" proiektuarentzat.

    Mattin Ruiz de Alda Laaksonen, kirol hautetsia, herriaren ordezkari izan da Parisen.