Harrimen hitzak Erakusketa

Sailak/Tags
    raz

    Azaroaren 15etik abenduaren 15era, Urruñako herriak Régis Pocheluren "Harrimen hitzak” erakusketari harrera eginen dio, Posta gelan.

    Urruñak ondare aberatsa du: hilarrien inguruko elementuen presentzia handia, Deskargan diren trikuharrietatik hasiz, hilarri zahar eta modernoetaraino. Herriak ondare hori ohoretan ezarri nahi du, batez ere harrizko zizelkadura artearen bidez: Larrungo hareharriz osatu piezak erakutsiko dira hasiera batean.

    Régis Pochelu, 1970ean Hazparnen sortu Zizelkari autodidakta da. Bizitzan "bideak urratu ondoren" eskultore bilakatzen da. 2004az geroztik, harrizko eskulturan aritzen da soilik, pieza erraldoiak sortuz. Eskultura bakoitzarekin, pertsona edo leku baten, barnekotasun agerian ezartzen da. Horretarako, gure gizartearen oinarrietara jotzen du, sinbologia erabiltzen du, gutariko bakoitzarekin harremanetan den sinbologia baliatuz.