Instantzia honen xedeak Urruñako haurrek herritar bizia ezagutzea, herriko eragile bilakatzea eta ardura transmititzea dira.
Eginkizuna
Hautetsi gazteak hilabetean behin biltzen dira Herriko kontseilu gelan, herritar heziketarako leku adierazgarrian.
Haurrentzat aukera bat da taldean lan egiten, hitza hartzen eta erabakiak hartzen ikasteko. Elkar errespetatzen ikasten dute, ezberdinak badira ere, ikuspundu ezberdinak baldin badituzte ere. Esperientzia honek tolerantzia, errespetua eta elkar entzuten erakusten die.
Herriko kontseiluaren bidez, bestalde, haurrak herriko biziko parte hartzaile oso gisa hartzen dira.
Haurrek erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzea (usaian baztertzen direlarik) etorkizuneko herritar izaten ikasten hasteko manera egokia da. Demokraziaren arauak barneratzen dituzte eta ikasten dute haur orok eskubideak dituela, baina baita betebeharrak ere.
Haur hautetsien agintaldia bi ikasturtekoa da eta honela egituratzen da:
- Integrazio topaketa bat haurrek elkar ezagutzeko.
- Komisioarekin astean lan-saio bat eta 3 komisioen artean hilabetean lan-saio bat, animatzaile batekin eta Gazteria hautetsiarekin. Posible da heldu aditu batekin elkartzea edo gune ezberdinetara joatea. Trukaketa espazio horretan osatzen dira proiektuak.
- Haurren herriko kontseiluaren proiektuei buruzko aurkezpena ikasgelan.
2023-2024ko Haurren Herriko Kontseiluaren osaketa
Demokrazia goiz ikasten da. Horretan ari dira Haurren herriko kontseiluko hautetsi gazteak. Proiektu horren bidez, haurrek ideiak eta iniziatibak lantzen, defendatzen, bozkatzen, auzapezari aurkezten eta obratzen ikasten dute.
Hautetsi gazteen hautapena 2023ko azaroaren 24an, ortziralarekin, egin da.
- Hiri-barneko eskola :
Titularrak : Altea ESCRIBANO eta Noah DOLDAN
Ordezkoak : Capucine CASAUX, Intza ROSE eta Hyacinthe REMAZEILLES
- Ikastola :
Titularrak : Etxahun VIOLET eta Adur OSA COBO
Ordezkoak : Xane HOYET eta Emiliana NIQUET - San Frantses Xabier lehen mailako eskola :
Titularrak : Lou GOICOECHEA eta Andoni LAVERGNE
Ordezkoak : Kepa LARRETCHE eta Augustine DURAND - Oletako eskola :
Titularrak : Lola DIBOINE eta Romane SIMON - Untxingo eskola :
Titularrak : Titouan ALLANIC eta Enora IRIBARREN
Ordezkoak : Elaïa LATASTE eta Giordana ADELE
- Erlaitza eskola :
Titularrak : Amets ONCHALO, Jone BISCAY eta Eden ZAMORA
Ordezkoak : Saioa TAILLARY eta Udane AZARATE - École Joncaux :
Titulaires : Jahinna MANTEROLA eta Jokin ELIZALDE
Ordezkoak : Maitena ALONSO eta Diego ISPIRI
Normal 0 21 false false false FR X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4
Herriko Kontseiluko Haurren lanak
2023-2024 ikasturtean hautetsi gazteek hiru gaien inguruko batzordeetan parte hartu dute :
Kultura
Urruñako pertsona ezagun bat elkarrizketatzea hilabete guziz, herriko 7 eskoletako ikasleek ezagutu dezaten eta egiten duen lana ezagutu dezaten. Eskolaz kanpoko jardueretan edo eguerdiko pausan, Yayoi Kusama artistaren gisa lan eginaraztea, erakusketa bat sortzeko.
Xabi Tapia « XabXab » artistaren elkarrizketa
Jean-Marc Halsouet « Xano » artistaren
elkarrizketa
Ekohiritartasuna
Hautetsi gazteek komiki bat sortu dute eskoletako haurrak sentiberatzeko, berotze klimatikoari aurre egiteko hartu behar diren ekojestu sinple batzuei buruz.
Helburua da gizakiaren okerren-gatik eraginak diren lurraldeko animaliak aurkeztea.
Herriko Kontseiluaren haurrek sortutako komikia
Kirola
Animatloiaren antolaketa kirol zerbitzuarekin partaidetzan.