Kirolak

Herriko kirol animazioak 

Asteazkenetako kirol saio zainduak

  • Ttiki sports Ertainen sailetik 3.urtera ( CE1) – asteazken goizetan 9:30etatik 11:30etara – urte osoan, kirol bat ezagutzeko eta motrizitatea garatzeko. 
Ertainen eta handien sailak-: 9 :15-10 :15 eta lehen urtetik 3 ; urtera ( CP-CE1) : 10 :30-11 :30

Prezioa  : 30 € ikasturterako.

  • Natura kirola eskola L.M 5.urtetik (CM2 ) 2.Mailako 4. urtera - asteazkenetan 13etatik 17etara- Kanpoko kirolen ezagutza egiteko.
    Prezioa : 120€ ikasturterako / 100€ 2 ; haur bakoitzeko

Opor garaiko kirola

Opor guzietan, eguberrikoak salbu, kirol zerbitzuak 6 eta 13 urte bitarteko haurrentzako  jardurak proposatzen ditu. Eskalada, surfa, mendiko bizikleta, hondartzetako errugbia, arku jaurtiketa…  barneko eta kanpoko kirol jarduera anitz ezagutzeko parada.  

Prezioa: Herriko etxeak jardueraren %50a beregain hartzen du.

Ordutegiak : Jardueren araberakoak.

Izen emateak : Familien Atariaren webgunean

Oharra : Egitarauak eskuragai izanen dira eta izen-emateak zabalduko dira  oporrak hasi baino 3 aste lehenago.

Kirol gertakariak

  • Urruñako Animatloia  maiatzeko igande batez iragaten da. 6-13 urteko haurrei zuzendu sailkapenik gabeko trialtloia da. 
  • Ibardingo Krono Eskalada  Urriko igande batez iragaten da. Urruñako hiri barnetik Ibardinko leporaino doan denboran neurtutako bizikleta lasterketa da. Familiek «  aisialdi » moldean parte hartu dezakete.   

Ohara :  « aisialdi » taldearentzat lehen abiatze bat antolatzen da eta bigarren bakarkako abiatze bat « krono » taldearentzat.

  • Elgarrekin Mendian iraileko igande batez iragaten da. 5 kilometroko ibilbide bat proposatzen da, kirol froga desberdinekin. Familian egitekoa.