"Face au harcèlement, ouvre tes sens !" ("Jazarpenaren aitzinean, ireki zentzumenak!" ) izeneko afitxarentzat sarituak izan dira.
"Jazarpenik ez" sariak helburu hauek ditu:
- ikasleen ongizatea bultzatzea eskolan;
- ikasleak eta langileak jazarpenari buruz sentiberatzea;
- ikasleei hitza ematea prebentzioaren eragile bihurtuz;
- Eskola, ikastetxe eta egituretan proiektu iraunkorren plantan ezartzera bultzatzea.
Jazarpenaren kontrako nazio mailako egunaren antzera, sariak, ikasleak jazarpenaz sentiberatzeko aukera ematen du, saio pedagogikoen edota eskola edo ikastetxearen proiektuaren baitan.
Lehen urtetik batxilergoko ikasleei zuzendua den lehiaketaren helburua komunikazio euskarrien sorrera bultzatzea da (afixa edo bideoa) talde pedagogikoaren eta hezkuntza taldearen gidaritzapean, eta eskolako edo ikastetxeko jazarpenaren prebentzio planarekin batera.
Sariak eskola eremuan jazarpena kontra borrokatzen diren eta horretarako irtenbideak proposatzen dituzten proiektu kolektiboak saritzen ditu.