Elikaduraren astearen karietara, ekimen ugari antolatu dira martxoaren 11tik 16ra : sukaldaritza tailerrak, animazio pedagogikoak, mahai-inguruak, zine-salda, dastaketak…
Gertakari hau, Herriko Etxeak eta tokiko eragileek partaidetzan antolatu dute, kontsumitzaileak tokiko elikadura osasuntsuari sentiberatzeko xedez.
Martxoaren 12a, asteartea : Sukaldaritza sortzaile eta engaiatua
Arotzenia GEUZeko *onuradunek, sukaldariaren elkarte jatetxearekin elkarlanean, inspirazioaren eta sasoiko ekoizpenen araberako menu bat prestatuko dute. 25 € - Eskaera martxoaren 7rako
Martxoaren 13a, asteazkena : Laborantza mundua zineman
Itsas Mendi zinemarekin elkarlanean, 2 filmen inguruko gaualdi bat antolatuko da. Film emanaldiaz gain, Arotzeniak 2 filmen artean zerbitzatuko den salda bat prestatuko du.
Delphine Prunault-ren Moi, agricultrice Gilles Perreten La ferme des Bertrand
Martxoaren 16a, larunbata : Tailer pedagogikoak eta mahai inguruak eta Afari bat ilunpetan
Merkatuaren batera, hurbileko elikadura osasuntsuaren inguruko tailerrak proposatuko dira: baratzegintza, hazi trukaketak,...
Mahai-ingurua Herriko etxe aitzinean:
- Baratze kolektibo desberdinen inguruko esperientzia partekatzeak
- Elikartasuna, elikaduraren segurtasun soziala Kolektiboaren bilana
Ezhokiko esperientzia bat bizitzera etor zaitez, sorpresazko menu bat dasta ezazu ilunpean ! Valentin Haüy elkarteak antolatua Arotzenia*jatetxean. Menua 28 €-tan - Izen emaitea martxoaren 12a baino lehen.