2024ko ekainaren 21ean, Urruña herrian Ixabe taldea eta
RÜDIGER euskal artista, Félix Buff, gomitatu ditu musika besta ospatzeko.
Rüdiger, pop eszenaren fenomeno berria
RÜDIGERek musika munduan bere lekua egiten lortu du, bere unibertso kilikagarriarekin. Bere talentuari esker, melodia hipnotikoak eta musikazale askoren bihotzak liluratuko dituzten hitz garrantzitsuak uztartzeko gaitasuna erakutsi du .Musikazaleen jakin-mina pizten du "Medication" eta "The Dancing King" piezei esker.
Musikazale guziak gomitatzen ditugu RÜDIGERen unibertso musikala ezagutzera Urruñako musikaren bestaren karietara. Musika esperientzia ahantz ezina bizitzeko aukera bat izanen da.
Ixabe argi-iluneko sorkuntzak, itzal eta argi artean
Ixabe folk rock talde bat da, Xabi eta Beñat Biscay,
Bixente Eyherabide Xabi Yriarte eta Xan Urbistondok osatua. Formakuntzak
folk-rock musika estiloko unibertso bat
proposatzen du, aldi berean iluna eta argitsua, eta nortasun azkarreko
kantu eztiak ematen dizkigu.
Gaualdia Urruñako hiri erdian hasiko da 18:30etatik
goiti, Adixkideak elkarteko musikariekin. Ondotik, IXABE taldearekin abiatuko
da gaualdia, 20:00etan, RÜDIGERi lekua utzi aitzin 21:30tan.
Edatekoa eta jatekoa bertan. Kontzertuak urririk.