Elorri GARAT psikologoak animaturik, hitzordu horren helburua da parte hartzaileei denbora gehiago osasuntsu egoteko aholkuak eskaintzea. Hitzaldiak, ondoko gaiak aipatuko ditu : entzumena, ikusmena, jarduera fisikoak, erremedioak edota loa.
Hitzaldiaren ondotik, interesa luketen parte hartzaileek, ASEPT elkarteak proposatzen dituen tailerretan urririk izena emateko aukera dute. Hitzaldi-eztabaidan aipatu gaiak sakontzea proposatzen da tailer horietan. Jostagarriak eta lagunen artekoak, esperientzia trukaketa eta harreman sozialak errazten dute.
Hitzaldia dohainik da, eta 55 urte goitikako herritarrentzat da. Izena eman : 07.64.62.55.14.