Enpleguak

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako herriak ATSEM bat kontratatzen du, funtzio publikoko estatutuen baitan (lekualdatzea, atxikitzea) edo kontratu bidez, Funtzio Publikoaren titularrak ez diren hautagaiendako.

    Misio orokorrak:

    Oletako eskola publikoan ukanen dituzuen misioak :

    • Irakasleei, haurren harrera egiteko, animaziorako eta garbitasunarentzako laguntza eskaintzea
    • 3 eta 12 urte arteko haurrentzako, aisialdi zentroa bidezko harreran, eskolaz kanpoko harreran eta eguerdiko pausaldian, aisialdi eta lasaitze helburu bat eta , teknika berezirik galdetzen ez duten aktibitate ludikoak, artistikoak edo esku lanak antolatzea, zaintzea eta animatzea,
    • Haurrek baliatzen dituzten gelak garbitzea   eta materiala prestatzea
    • Urteko proiektu pedagogikoen eta animazio proiektuen lanketan parte hartzea,
    • Jardueren egitarauak egitea,
    • Zerbitzuak antolatzen dituen kirol eta kultura ekitaldietan parte hartzea,
    • Egiturako zuzendariak antolatzen dituen bilkuretan parte hartzea,
    • Goizeko eskolaz kanpoko haurrei harrera egitea

    Bilatzen dira profila :

    • BAFA edo lehen haurtzaroko CAP duen pertsona
    • Oinarrizko garbitasun arauen ezagutzea
    • Haurren elikatze beharrak ezagutzea  eta menperatzea
    • Euskara baloratua

    Lanpostuaren hasiera data: 2024ko irailaren hastapenean