Ongi etorri Urruña herriko lan eskaintzen gunera.
Urruñako herriko etxeko lan eskaintzak kontsulta itzazu eta zure hautagaitza helaraz ezazu horietariko batek interesatzen bazaitu
Aisialdi gunearentzako zuzendari baten kontratatzea
Gazteria eta hezkuntza poloaren zuzendaritzarekin eta Gaztetasun zerbitzuaren nagusiarekin, Urruñako herriak aisialdi gunearentzako zuzendari bat xerkatzen du.
Aisialdi gunearen zuzendaritza (3-14 urte), asteazkenetan eta eskolako oporretan (120 eta 160 haur artean).
Hautagaitza aurkezteko azken eguna: 2024ko azaroaren 22a
Misio Orokorrak :
- Proiektuak moldatu, koordinatu eta gidatu
- Taldeak gidatu
- Administrazioa eta aurrekontua kudeatu
- Partaidetzak garatu (familiak, Hezkuntza Ministerioa, beste zerbitzuak, instituzio eta elkarte egiturak...)
- Egituraren komunikazioa hedatu (barnekoa, kanpokoa)
- Ekipamendua kudeatu
Gaitasun eskatuak :
- Aisialdiko BPJEPS baten eta/edo lurralde animatzaile baten jabe izan
- Bulegotika tresnak eta erredakzio gaitasunak menperatu
- Kudeaketzeko gaitasunak ukan eta proiektuak antolatu
- Lurralde inguruko / eragile instituzionaleko eta sozialeko ezagutzak ukan
- Aisialdi guneko eta ERPen neurri arautuak betetu
- Hezkuntza ikuspena ukan ; libro, beregain eta zorrotza izan
- Entzuteko eta aztertzeko gaitasunak ukan, baita ere harreman erraztasunak
- PSC1 formakuntza
- B baimena
Lanpostuaren hasiera data : 2025eko urtarrilaren 1a
Curriculuma eta motibazio gutuna igor Auzapez jaunaren izenean :
- e-postaz : recrutement@mairie-urrugne.com
- Gutunez : Herriko Etxea -Herriko etxeko plaza 64122 Urruña