Eskolaldiaren inguruko animatzaileak jarduerak antolatzen ditu (jarduera
ludikoak, artistikoak, eskulzkoak, hezitzaileak eta kolektiboak) eta
eskolaldiaren inguruko harrerari egokitzen zaizkion urrats pedagogikoak
obratzen ditu (denboraren araberakoak, laburra eskola aitzin eta
ondotik), libro diren eremuen eta haurren erritmoaren araberakoak.
Animatzaileak haur eskolako irakasleak lagundu beharko ditu, haurren harrera egiteko, hezkuntza mailan lagunzteko eta garbitasuna. zaintzeko
Aisialdi guneari eta eskolaldiaren inguruko jarduerei dagozkien misioak :
- 3 eta 14 urte bitarteko haurrentzat gaitasun tekniko berezirik behar ez duten jarduera ludikoak, artistikoak edo eskuzkoak kudeatzea eta animatzea aisialdi gunean eta eskolaldiaren inguruko jardueretan
- Jarduera egitarauak osatzea
- Animazio lan taldearekin elkarlanean aritzea
- Urteko Proiektu pedagogikoen eta animazio proiektuen osaketan parte hartzea
- Familiei harrera egitea
- Egituraren zuzendariak antolatu bilkuretan parte hartzea
ATSEM-aren misio orokorrak :
- Harrera, animazioa eta egoitzaren garbitasunaren inguruan irakasleak laguntzea
- Haurrek baliatuko dituzten egoitza eta materialak prestatzea eta garbitzea
Lanpostuaren hasiera data : 2024ko irailaren hastapenean